«Motibazio berri bat aurkitu nuen»

Babestutako edukia 2018ko api. 20a, 09:01

Yaiza Huete Oinarrizko Lanbide Heziketako ikaslea izan da Peñascal Kooperatiban, Sukaldaritza eta Jatetxe arloan. Egun, Beti-Alai jatetxean dabil lanean.

Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketako ikasketak egitea?

DBHn ez nengoen gustura, ez nintzen joaten. Horregatik Oinarrizko Lanbide Heziketak, etxetik atera eta ikasketei berriz ere heltzeko aukera eman zidan. Motibazio berri bat aurkitu nuen, izan ere, ikasketa praktikoak eta benetako lanean oinarritutakoak ziren.

Zer ikasi duzu enpresan? Zer moduz praktikak? Asko ikasten ari zara? Zer moduz enpresan? Nolakoa izan da hasiera; laguntzarik izan duzu? Ikasitakoak balio izan dizu; zer gehiago ikasi duzu?

Nik banuen jada eskarmentua. Izan ere, 2. mailako ikasleak Leaburuko Ostatuan eguneroko menuarekin trebatzen gara, bai sukaldean eta baita salan ere, beraz praktiketan oso eroso aritu nintzen.

Praktiken ondoren Erdi Maila egiteko aukera nuen, baina lan aukera suertatu zitzaidan eta orain arte lanean nabil. Oso gustura nago oraingoz, asko ikasi dut. Giro ezin hobea dugu lanean eta familia bat bezala gara.

Zer esango zenuke Lanbide Heziketari buruz?

DBH titulua lortzeko beste bide bat izan zen nire kasuan. Gainera lanbide batean trebatu eta laneratzen lagundu zidan. Ikasketekin jarraitzeko beste bide bat da. Izan ere beti aukera izango duzu maila altuago bat egiteko.

Gustora zaude egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?

Ba bai, oso gustora nago lortutakoarekin, Ostalaritzako tituluaz gaiz, DBHko titulua ere lortu nuen. DBH bukatu ezinean dabiltzan gazteentzat, Oinarrizko Lanbide Heziketa gomendatuko nieke, izan ere ikasketekin jarraitzeko modu ezberdin bat da, pertsonalizatuagoa eta gertukoa.

Erlazionatuak

Eskualdeko Lanbide Heziketari so

Iñigo Terradillos 2018 api 15 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!