Udaleku irekietarako begiraleak aukeratuko dituzte

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 18a, 11:23

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutuko diren udaleku irekietarako begiraleen hautaketa deialdia egin du eta izen emateak apirilaren 27a baino lehen egin beharko dira.

18 urteak beteak izatea edo 2018an betetzea, euskara ondo menderatzea, elkarrizketa-talde dinamika gainditzea eta curriculuma eta agiriak aurkeztea da eskatzen dituzten baldintzak. Gainera hautaketa prozesuan baloratuko dituzte denbora libreko begirale edo zuzendari titulua izatea, heziketaren zerikusia duten ikasketa, ikastaro edo monografikoak eginak izatea, elkarrizketa-talde dinamikan gaitasuna edukitzea, esperientzia izatea antzeko lanetan, langabetu edo ikaslea izatea eta Alkiza, Aduna eta Larraulen erroldatuta egotea.

Maiatzaren 4ean, 19:30ean Pedro Mari Otaño ikastetxean Zizurkilen egingo da azterketa. Eta informazio gehiago duenak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera hots egin dezake, 943 69 39 30 telefonora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!