«Eskolako praktiketan oso gustura sentitu naiz»

Babestutako edukia 2018ko api. 18a, 19:01

Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa Goi Mailako zikloa ikasi du Txomin Bordagarik, Fraisoro eskolan. Dual prestakuntza Baso Elkartean egiten ari da.

Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketa ikastea?

Nik ikasi nahi nuena Lanbide Heziketak eskaintzen zidalako eta gainera lan munduan sartzeko aukera asko ere ematen dituelako.

Zer moduz moldatu zara DUAL prestakuntzan?

Oso gustora nabil DUALarekin.

Zaila egiten zaizu?

Hasieran erritmoa hartzen kostatzen da baina laguntza izan dut eta horrela errazagoa izan da.

Zer ikasi duzu enpresan?

Enpresan lana ongi egiten ikasi dut eta Fraisoro Eskolan ikasitako gauza asko gehiago sakondu ditugu.

Zer moduz praktikak?

Eskolako praktiketan oso gustura sentitu naiz eta gero DUALa lana egiteko ere oso baliagarria da.

Asko ikasten ari zara?

Bai, asko. Teorian gauza asko ikasten dira baina gero praktikan, lanean benetan barneratzen dira.

Nolakoa izan da hasiera, laguntzarik izan duzu?

Nire hasiera DUALean egokia izan da eta laguntza handia jaso dut bai enpresako langileengandik eta baita Fraisoroko irakasleengandik ere.

Zer moduz moldatu zara zure lehen lantokian?

Oso gustura.

Ikasitakoak balio izan dizu; zer ikasi duzu?

Asko balio izan dit ikasitakoak eta horretaz gain bai tasazio, inausketa eta terrenoen neurketak askoz hobeto ikasi eta barneratu ditut enpresa lanean hasiz geroz.

Zer iritzi duzu Lanbide Heziketari buruz?

Lan munduan sartzeko oso baliagarria dela iruditzen zait eta baita egokia dela ikasten dena ere.

Gustora zaude egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?

Bai oso gustura geratu naiz.

Erlazionatuak

Eskualdeko Lanbide Heziketari so

Iñigo Terradillos 2018 api 15 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!