«Lanean hasteko formarik egokiena da Lanbide Heziketa»

Babestutako edukia 2018ko api. 18a, 10:13
Nerea Lopetegi. Tolosaldea LHII

Mekanikako Erdi Mailako Lanbide Heziketa zikloa bukatutako ikasle ohia da Nerea Lopetegi, Tolosaldea LHII ikastetxean, egun, Asteasuko Polifluor enpresan ari da lanean.

Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketako ikasketak egitea?

Nire etorkizunerako lan aukera egokiena iruditu zitzaidalako.

Non egin zenituen praktikak? 

Zer moduz moldatu zinen enpresan, langileekin...?

Jaso enpresan egin nituen. Hasieratik ondo hartu ninduten bertan eta horrek asko erraztu zidan bertan igarotako denboraldia, asko ikasi nuen eta beste langile bat gehiago sentitu nintzen.

Zer moduz oraingo enpresan? Nolakoa izan da hasiera; laguntzarik izan duzu? 

Oso gustora nago oraingo nire lanean, arlo ezberdinetan mugitzeaz gain asko ikasten ari naiz. Hasieran eskolak bideratu ninduen elkarrizketa egitera, eskolak enpresarekin zituen kontaktuez baliatuz.

Ikasitakoak balio izan dizu? Zer gehiago ikasi behar izan duzu? 

Ikasitakoak asko balio izan dit ezagutza bat hartzeko, nahiz eta egunerokotasunera moldatzen joan behar duzun, aurreko esperientziak ere oso baliagarriak izan zaizkit. Gaur egun enpresak 3D-ko makinekin egin du apustu eta makina horiekin ikasten nabil.

Zer iritzi duzu Lanbide Heziketari buruz?

Lanean hasteko formarik egokien dela uste dut, ikasketak lan mundura egokituta daude, eta eskola eta enpresaren arteko hartu-emana etengabea da.

Gustura zaude egindako aukerarekin eta lortutakoarekin?

Gustuko lana aurkitzeko zortea izan dut eta gaur egun ez nuke aldatuko.

Ikasketa hauetako arlo industrialetan emakumeen presentzia baxua da.... Emakumeentzat eskaintza intesgarria iruditzen zaizu? Animatuko zenituzke? 

Pixkanaka geroz eta emakume gehiago gaude industria munduan eta hori seinale ona dela iruditzen zait. Bai, dudarik egin gabe emakumeak animatuko nituzke.

Erlazionatuak

Eskualdeko Lanbide Heziketari so

Iñigo Terradillos 2018 api 15 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!