«Lanbide heziketa lan mundura sartzeko modurik gomendagarriena da»

Babestutako edukia 2018ko apirilaren 17a

Kimika Industrialeko Goi Mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea da Stalin Pesantez, Don Bosco LHII-ko Tolosako Paper Eraikuntzako ikastetxean. Egun, Krafft enpresan ari da DUAL prestakuntzan.

Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketako ikasketak egitea?
Lan mundura sartzeko modurik gomendagarriena delako. Gainera lanean zaudenean Lanbide Heziketako zikloan ikasi duzuna praktikan jar dezakezu eta ezaguera horiek lan mundura eraman.

Zaila egiten zaizu DUAL prestakuntza? Zer ikasi duzu enpresan?
Nire kasuan DUAL formakuntza oso esperientzia aberasgarria izan da, enpresan lan egitearekin lortzen dituzun ardurak eta garapenak pertsona bezala heldutasuna eskuratzen lagundu didalako. DUAL prestakuntza gogorra egiten da baina eramangarria da, etorkizunera begira egiten ari zaren esfortzua baliagarri zaizulako. Enpresan produkzio arloko betebehar asko ikasi ditut, gehien bat ontziratze prozesuari eta makinen mantenuari buruz.

Zer esango zenuke Lanbide Heziketari buruz?
Lanbide Heziketan izan dudan esperientzia ona izan da, enpresan lanean, eskolan jasotako ezagutza praktikan jarri dudalako.

Gustura zaude egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?
Bai gustura nago eta nahiko pozik nago jaso ditudan ezaguerengatik, baina batez ere enpresan izandako esperientziagatik, ziur nagoelako etorkizunean lagunduko didala.

Erlazionatuak

Eskualdeko Lanbide Heziketari so

Iñigo Terradillos 2018 api 15 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!