Eskualdeko eskaintza bertatik bertara

Iñigo Terradillos 2018ko api. 15a, 12:32

Industria arloa, osasuna, gizartea, nekazaritza… ukitzen dituzte Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek dituzten zikloek. Bada, horien guztien inguruko xehetasun guztiak jasotzeko, hirugarrenez Lanbide Heziketa Azoka egingo dute. Eginez ikasi, Tolosaldeko Lanbide Heziketan hasi lelopean hartuko du Tolosako Trianguloak apirilaren 20an eta 21ean.

Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatutako ekimen honetan, eskaintzen dituzten formazio zikloen berri emango dute. Bi egunetan banatuko da ekitaldia. Lehendabizikoa eskualdeko nahiz gertuko ikastetxeetako ikasleei zuzendua izango da. Gazteek Lanbide Heziketako ikasketen ezaugarri orokorrak jasoko dituzte, Lanbide Heziketako ikasleen esperientziak entzungo dituzte eta ikasketen eskaintzaren berri izango dute, eta ikastetxe bakoitzeko erakustokian informazio xehetua izango dute.

Apirilaren 21ean, larunbata, Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikasketa eskaintzen zuzeneko azalpenak, teorikoak eta praktikoak, jaso eta ikusteko aukera izango du edonork, herritar guztiei, gazte nahiz helduei zuzendua izango baita.

Bost ikastetxek eskaintzen dituzte Tolosaldean Lanbide Heziketa zikloak. Lau Tolosan daude kokatuta, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastola, Don Bosco Lanbide Heziketa Institutua eta Peñascal Kooperatiba, eta Zizurkilen dago Fraisoro eskola. Askotariko arloak eta maila desberdineko 25 ziklo eskaintzen dituzte orotara, eta mila ikasle inguru hartzen dituzte. Horrekin batera, aipatzekoa da, beste hainbeste pertsona hartzen dituztela langileei, langabetuei eta ikaslei zuzendutako enplegurako prestakuntza ikastaroetan.


25 ZIKLO ESKURA


TOLOSALDEA LHI


Erdi mailakoak:

Soldadura eta galdaragintza

Mekanizazioa

Mikroinformatika sistemak eta sareak

Instalazio elektriko eta automatikoak

Merkataritza jarduerak

Goi mailakoak:

Administrazio eta finantzak

Automatizazioa eta robotika industriala

Sareko informatika sistemen administrazioa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Eraikuntza metalikoak

Instalazio termikoak eta fluidoen mantentzea


PEÑASCAL KOOPERATIBA

Oinarrizko mailakoak:

Fabrikazio mekanikoa (galdaragintza-elementu metalikoen fabrikazioa)

Ostalaritza (Sukaldaritza eta jatetxe arloak)


INMAKULADA IKASTOLA

Erdi mailakoak:

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria

Erizaintza laguntzailea

Farmazia-parafarmazia

Goi mailakoak:

Gizarte integrazioa

Diagnosi irudia eta medikuntza nuklearra

Osasun dokumentazioa eta administrazioa

Radioterapia


FRAISORO ESKOLA

Erdi mailakoak:

Lorezaintza eta loregintza

Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena

Goi mailakoak:

Baso kudeaketa eta natura ingurunea


DON BOSCO LANBIDE HEZIKETA

Erdi mailakoak:

Kimikagintza

Goi mailakoak:

Kimika industriala

Erlazionatuak

Eskualdeko Lanbide Heziketari so

Iñigo Terradillos 2018 api 15 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!