Enirio-Aralar

[GUTUNA] Aralarko Baserritarrak Elkartearen adierazpenen harira idatzitako gutuneko iritziei erantzun bat

Aralarko Baserritarrak Elkarteko kide bat 2018ko api. 13a, 08:34

Aralarko Baserritarrak Elkarteko kide batek Ordiziako Artzain Eguneko gertakarien harira jasotako gutunari emandako erantzuna.

2018ko apirilak lauan aldarrikapen, adierazpen eta erabakiak hartzeko eguna goizetik iluntzera. Goizean 10:00etan Ordiziako azoka gunean aldarrikapena, non ardi larru tartean izen bat, arduradun bat eta berak ematen dituen pausoez, Aralarko Baserritarrak jasaten dugun iraun ezinaren adierazle. Aipatutako hau Goierriko herri bateko zinegotzia eta Enirio-Aralar Mankomunitateko (E.A.M.) ordezkari ere bada, beraz, bide horretatik ulertzen dut bere izena jarri izana eta ez inola erakunde horietan ardura ez duen eko-urbanitarik eta inoiz urbanitarik, uste dudalako besteok adierazpen askatasunean oinarritutako aldarrikapenak egiten ditugula. Hau horrela, gutunean pozoinduta eta gure ahoan euren hitzik ez jarri mesedez beste batean. Urbanita hitzari «eko» aurrizkia jartzean berriz, herri-hiritik, landa ingurunera eta baserriko jarduerara sasi-ekologisten betaurrekoekin begiztatzen duenaz ari gara, benetako ekologistak (tarteko, baserritarrak) beharrezkoak ditugulako eta etorkizunean ere, bide laguntzat nahi ditugulako. Eguerdian E.A.M.ko lehendakari eta Ordiziako alkatea Jose Miguel Santamariari artzain makila eman zitzaion, bertsoarekin lagunduta, egiten duen lana eskertzeko E.A.M.an natura eta abeltzaintza uztartuz beren alde eginez. Arratsaldean, urteko Mankomunitateko plenorik garrantzitsuenetakoa, non aurrekontua erabaki behar zen. Erabateko adostasuna izan zen, bake-bakean, gai zerrendan zeuden puntuak bertan zeuden zortzi udal ordezkarik baiezko botoa emanez aurrera atera baitzituzten 2018ko E.A.M.ko aurrekontua eta egin beharreko lanak.

Behin goi mailako ingeniari agronomo batek argitu zidan, familian bi baditudanez, fitoan, zooan eta abar adituak, ekologista izateko lehendabizi baserritarra izan behar dela, naturarekin harremanetan zuzenean, lurra, landarea, animalia eta paisaia zainduz. Beraz, baserritarrak garenez, kalitatezko bertako produktu naturalak kontsumitzaileari eskainiz, ez dugu inoiz gure arteko harremana zalantzan jartzen, are gehiago esango nuke E.A.M.ko hiru herri urbanoenak, Beasain, Ordizia eta Lazkao Enirio-Aralarren natura eta abeltzaintza bultzatu dituen proiektuarekin bat egin dute, eta guk baserritarrok baita. Natura eta abeltzaintza bultzatzea aipatzea, 6 hektarea pista bihurtu eta ganadu gainkarga ez, baizik zentzuzko proiektu bat dago E.A.M-ko 15 herritako 10-ek aldeko bozka emanda eta aurkakorik gabe. Ez da pista proiektua, baizik Kudeaketa Plana eta hau jarraituz helburua da 2.500 hektarea herriko parke guneak modura txukun eta garbi zaintzeaz gain artzaintzari lan baldintzak hobetzea. Baserritarrek badakigu nor den bide lagun eta nor oztopo, beraz gure izena, izana eta garena ez erabili okerreko norabiderantz, eta gutxiago elkarren aurkari, inor ezagutzen baduk jarri bere izen-abizenak eta nongoa den, beraz, gezurretan ez ibili mesedez. Bukatzeko, nire babesik handiena E.A.M. osatzen duten udalerriei, Gipuzkoako Aldundiari eta noski besarkada bat herritar guztiei. Animoak Aralarko Baserritar Elkarteari eta goraipatu baserritarrak, beraiek egiten duten lanari esker, paisaia, natura, jakiak eta abar luze bat ditugulako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!