Gaztezulo aldizkariak bideo lehiaketa abiatu du

Ataria 2018ko api. 12a, 08:12

Bideoak apirilaren 9tik maiatzaren 25era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditu.

Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali beharko dira gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera.

Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango dira. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. 2018ko edizioan Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

SARIAK

1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!