Analisia: «Eskualdekoek ez dute finalerdietarako bide errazik»

Ataria 2018ko apirilaren 12a

Zozketa jarraitu ondoren, finalerdietarako, Bengoetxea VI.a, Urrutikoetxea, Olaizola II.a eta Irribarria etorri zitzaizkidan segidan burura. 

Talde gogorrena, berriz, Jokin Altunarena iruditzen zait, aurkari guztiak beteranoak direlako: Victor, Julen Retegi eta Urrutikoetxea.

Jakarena ere ez da atzean geratzen. Lizartzarra txisparekin dago, baino Lasori irabaztea kostako zaio, oso pilotaria arriskutsua baita nafar gaztea; edonori ezustekoa emateko modukoa.


Iñaki Artola oso ondo iritsiko dela uste dut, baina bere multzoan Bengoetxea VI.a dauka, ez dagoen lekutik gauza asko ateratzen dituen pilotaria. Aurrena, ordea, lehen partida irabazi beharra dauka horretarako.


Bestalde, Promozio Txapelketan kontuz Jon Erasunekin. Zizurkildarrak buruz buru asko jokatzen du, eta Agirreri kosta egingo zaio partida irabaztea. Beñat Urretabizkaia, berriz, eskuetatik nola iristen den ikusteko dago. Partidarik jokatu gabe denbora darama, eta ez dakit unerik onenean iritsi zaion txapelketa. Peña II.a, azkenik, behetik gora egiteko aukera gehien duen pilotaria dela iruditzen zait.

Luis Galarraga, pilota aditua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!