T3T eta T2T mendi lasterketak 2018

T3T boluntario beharrean

Ataria 2018ko mar. 28a, 09:31

Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi maratoiaren laugarren edizioa ekainaren 17an, igandez, jokatuko da. Antolatzaileen esanetan, «proba hau ezinezkoa izango litzateke aurrera eramatea bertan laguntzen duten ia 200 boluntarioren laguntzarik gabe». 

Ibilbide osoan zehar lan asko eta ugari izaten da, proba aurretik, proban bertan eta probaren ondoren. Horregatik, antolatzaileek deialdia luzatu dute boluntario lanetan aritu nahi duten guztientzat. «Ibarra eta Tolosa arteko tartean laguntzeko batik bat, bertako bidegurutzeetan. Berau baita buruhauste gehien ematen digun puntua».

Hala ere, beste edonon laguntzeko prest dauden pertsonak ongi etorriak izango direla azaldu dute.

Edozein zalantza argitzeko  t3tmaratoia@gmai.com; t3tmaratoia.saresozialak@gmail.com edo 688 68 21 07 telefono zenbakia deitu daiteke.

T3T maratoiak, 43,5km eta 2.800 metroko pendiza dauka. Hernio, Uzturre eta Erroizpeko tontorrak zeharkatzen ditu.

T2T-k aldiz 24 km eta 1.600 metroko pendiza du. Uzturre eta Erroizpetik pasatzen da. Bi ibilbideek ia osotasunean ibilbide bera dute. Aipatu izen emateak ere martxa oso onean doazela eta jada eskaintzen diren dortsalen %65 agortu direla.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!