Zumardiaren eskutik udaberrian aktibatzeko aukera

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 27a, 08:35

Zumardia elkarteak prest du jada udaberrirako ikastaro eskaintza; izen ematea zabalik dago

Udaberriaren etorrerarekin bat, aisialdirako eta naturan egoteko uneak handitzen direla ikusita, Zumardia elkarteak ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du, norbanakoek non aukeratu izan dezaten.

Zerrenda osatzen duten ikastaroen artean helduentzako mendi eskola, udaberriko piragua eskola, monoziklo ikastaroa, baratze eskola eta sendabelarren ikastaroak aurki daitezke. Ikastaro bakoitzaren inguruko informazio zabala elkartearen webgunean aurki daiteke: zumardia.eus.

Esaterako, helduentzako mendi eskola apirilaren 11tik ekainaren 27ra burutuko da. Astazkenero goizez edo arratsaldez egingo da, eta, besteak beste, inguruetako mendi bideak ezagutzea du helburu. 60 euro ordaindu beharko dira eta bazkideek 54.

Bestalde, piragua eskola apirilaren 13tik ekainaren 1era luzatuko da. Eta jakina den moduan, besteak beste, piraguarekiko oinarrizko ezagutza eta gaitasunak garatzea bilatuko du.

Monoziklo ikastaroan, lehen pedalkadak ematen ikasteaz gain, ondo pasatzeko aukera izango da. 8 urtetik gorakoei zuzendurik dago, helduak barne. Ikastaro honetan 35 euro ordaindu beharko dira, bazkideek 32.

Azken bi ikastaroek etxeko apalak betetzen lagunduko dute: baratze eskolak eta sendabelarren ikastaroak, hain zuzen ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!