"Kataluinarekin bat" egiteko elkarretaratzeak deitu dituzte biharko

Ataria 2018ko martxoaren 24a

'Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna' lelopean, hainbat eragilek udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu dituzte bihar, igandea, eguerdian.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bilduk mobilizazioak antolatu dituzte bihar Hego Euskal Herriko udaletxeen aurrean, eguerdian. Tolosaldean ere deialdia zabaldu dute, "Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren".

Deialdia luzatu duten eragileen esanetan, "Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Estatu espainiarraren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dituzte elkarretaratzeak". Era horretara, "Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!