Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte herritarrak

Ataria 2018ko martxoaren 22a

Zizurkilgo Udalak eta Villabonakoak herritarrei jakinarazi die edozein modutan aurkezten dutela errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango dutela, hala egin nahi dutela adieraziz gero.

Autolikidazio proposamena jasotzean, errenta mekanizatua aurkeztean eta Internet bidez aitorpena eskatzean, kasu guztietan aukera daiteke aitorpena euskaraz egitea.

Apirilaren 16tik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik errenta aitorpena egiteko aukera. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo euskara zerbitzuek zabaldu dute mezua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!