Eskualdeko pentsiodunak, tinko

Ataria 2018ko martxoaren 19a

Eskualde osotik etorritako 500 pentsiodun inguru batu dira Tolosako plaza Zaharrean gaur eguerdian.

Eskualdeko Harizpe, Iturriza, Beti Gazteak, Bizi Nahi erretiratuen elkarteek eta Duintasuna plataformak bat egin dute deialdian. Hurrengo hitzordu bat jarri dute apirilaren 9an toki berean.

Pentsioen %0,25ko igoera bertan behera uztea, sariak urtero KPIaren arabera igotzea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa dira egin dituzten eskakizunak. Gutxieneko adostasun horietara iritsi dira eskualdeko erretirodunen eta pentsiodunen elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!