Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren azken partida jokatu zuten atzo tolosarrak eta zizurkildarrak. Finalean egoteko irabazi beharreko partida zuten, baina Etxeberria eta Jaunarena gehiago izan ziren.
Ligaxkako hiru partidak jokatu ondoren, hirugarren postuan geratu dira Peña II-Erasun. Finala, Agirre-Iturriagak eta Etxeberria-Jaunarenak jokatuko dute, apirilaren 1ean.