Aiztondon egingo diren ekimenak, ostiralean, martxoaren 16an hasiko dira. 19:00etan kotxe karabana abiatuko da Villabonako kamioien aparkalekutik eta Danena futbol zelaiko aparkalekura bitarteko bidea egingo du. Ondoren, elkartasun argazki bat egingo da Joxe Arregi plazan.
Hurrengo egunean, martxoaren 17an, bertso afaria egingo da Villabonako gaztetxean. Apuntatzeko zerrendak, Iratzar eta RK tabernetan egongo dira.
Elkartasun argazkia
Anoetan, berriz, larunbata Dantza-soka eguna izango dute eta eguerdian plazan egingo duten plazaren ondoren argazki jendetsua aterako dute. Anoetako Sortu eta Ernaik herritarrak deitu dituzte ekimenera.