M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Aldarrikapenak, nonahi

Ataria 2018ko martxoaren 8a

Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8an “planto” egitera deitu ditu emakumeak. Orotara 1.609.809 emakume daude greba egitera deituta, Gaindegiak emandako datuen arabera.

Lau arlotan zentratuko da greba, baita aldarrikapen nagusiak ere: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Itziar Gandarias mugimendu feministaren ordezkariak esan du goizean goizetik emakumeak modu masiboan ari direla deialdiari erantzuten. "Oso pozik gaude, uste dugulako egun hau inflexio puntu bat izango dela. Gaur mundua geldituko dugu, bihar ezingo da beste alde batera begiratu", adierazi du hedabideen aurrean.

Eskualdeko herrietan mobilizazio ugari antolatu dituzte, eta goizetik aldarrikapenak ikus daitezke herri askotan, baita sare sozialetan ere:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!