Xabier Rey Urmenetaren heriotza salatu dute

Ataria 2018ko martxoaren 7a

Xabier Rey 'Antxo'ren heriot 1 1520449063811
Xabier Rey 'Antxo'ren heriot 2 1520449071785
Xabier Rey 'Antxo'ren heriot 3 1520449079177
Xabier Rey 'Antxo'ren heriot 4 1520449096661

Tolosan eta Villabonan batzar informatiboak eta elkarretaratzeak egin dira Puerto III espetxean hilda agertu den Iruñeko euskal presoaren heriotza salatzeko. Villabonako kale Berrian, esate baterako, 58 lagun bildu dira.

Tolosan egindako elkarretaratzearen amaieran deitzaileek aipatu zutenez, "Xabier ez da hil, Xabier hil egin dute". Heriotza honen ardura, salbuespenezko espetxe politikan eta Alderdi Popularrarengan jarri dute.

Ezker abertzaleak uste du heriotza hau saihestu egin zitekeela. Xabier Rey Urmeneta 2008an atxilotu zuten eta inkomunikazio aldian gogor torturatu zutela salatu zuten. Horregatik, "torturapean lortutako autoinkulpazioen sententzia guztiak errebisatzea" eskatu dute Trianguloa plazan. Bestalde, Euskal Herritik 1.000 kilometrora, Cadizen (Espainia) zuten preso Iruñeko presoa, lehen graduan, eguneko 24 ordutatik 22tan ziegan isolatuta. Ezker abertzalearen esanetan, "Xabierrek egindako desesperazio ekintza bat izan da, infernu horri ihes egiteko modu bakarra". Beraz, espetxe politika honekin amaitzea exijitu dute Tolosan. Bide-orri bat adostea, urrunketarekin lehenbailehen amaitzea eta lehen graduarekin bukatzea.

Xabier Rey Antxo estatuaren biolentziaren biktimatzat jo dute eta amaitzeko baieztatu dute ez dutela biktima bakar bat gehiago ere nahi: "Saiatzen ari dira errelato bat inposatzen, garaileena eta garaituena, justuena eta injustuena, onena eta txarrena. Horregatik argi diogu: oinarri horien gainean ez dago soluzio justu eta iraunkor bat eraikitzerik".

Ostegun goizean iritsi da Iruñeko Iratxe beilatorkira euskal presoaren gorpua. 10:00etan lehen omenaldi bat egin diote eta bihar, 13:00etan, Iruñeko hilerrian emango diote azkeneko agurra. Ezker abertzaleak manifestazio nazionala deitu du larunbatean, 17:00etan Golem zinemetatik abiatuta.

Elkartasuna Puerto IIIko presoei

Puerto III espetxean preso zeukaten Xabier Rey Antxo eta kartzela berean daude Aitor Agirrebarrena lizartzarra eta Manex Castro billabonatarra. Haiei lau hitz idatzi eta besarkada bat helaraztea eskatu dute senide eta lagunek. Hona helbidea: CP PUERTO III, 11500 Puerto Sta Maria. CADIZ

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!