Inauterietako saria, aurpegiz aurpegi

Ataria 2018ko martxoaren 7a

Epaimahaiaren saria jaso du 'Titirijai'-k. UNAI ARCELUS

Nekaturrek, Gorrotxategik eta Lurlanek eskainitako sariek badituzte jada jabeak: Unai Arcelus, Leire Otaegi, Arantza Amonarriz eta Elena Alustiza.

Inauteri Selfie Lehiaketak inauteri usaina ekarri du berriro eskualdera. Burmuinean edota sakeleko telefonoetan gordeta dauden irudiak saritu nahi izan ditu aurtengo lehiaketak.

Honela, Unai Arcelusen Titirijai argazkiak Epaimahaiaren saria jaso du, Nekaturren opari bonu orlegia.

Erabiltzaileek, euren botoekin, 284 hain zuzen ere, saritu dute Leire Otaegiren Abereen Etxaldea argazkia. Sari modura Matias Gorrotxategi erretegian bi pertsonarentzako otordua izango du inauterizaleak. Ohar gisara adierazi beharra dago, Kim semea-rekin argazkia lehiaketatik kanpo utzi behar izan duela komunikabideak, «argazkiari dagozkion botoak webgunearekin loturiko bisitekin kontrastatuta ez direlako inondik inora bateragarriak» eta ATARIA-k horrela jakinarazi dio egileari.

Abereen etxaldea. LEIRE OTAEGI

 

Azkenik, Atarikideen saria Arantza Amonarrizen Drogasekin Zaldunitan-ek eta Elena Alustizaren Ederrak jaso dute. Eurentzat izango dita Lurlan Bistroteko bi pertsonarentzako bi otorduak.

Drogasenik Zaldunitan. ARANTZA AMONARRIZ

Ederra. ELENA ALUSTIZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!