M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Hainbat ekitaldi Saiaz Mankomunitatean martxoaren 8aren inguruan

Ataria 2018ko mar. 6a, 10:05

Albizturko eta Bidania-Goiazko eskoletan jarduerak antolatu dituzte eta elkarretaratzeak egingo dituzte egunean bertan.

Martxoaren 8an, Albizturko eskolan Marimutila naiz eta zer? liburuaren irakurketa egingo dute. Horrez gain, tailerrak Emakumeak planto aldarrikapenaren inguruan eta pankarta egingo dute. 11:30ean elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean Emakumeak planto lelopean.

Egun berean, Bidania-Goiazko Txinkorta eskolan 11:00etatik 15:00etara berdintasuna lantzeko tailerrak egingo dituzte: amantalak egin eta eskolako balkoian zintzilikatu; nesken irribarreak: argazkiak atera eta poster erraldoia egin; bideoa: Dale una bofetada; abestiak: Zein polita zaren eta Denok zu. Bukatzeko hausnarketa: ondorioak idatzi postit-etan eta poster erraldoian jarri. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea erabilera anitzeko eraikinaren aurrean. Jarraian pelikula erabilera anitzeko gelan: Coria eta Itsasoa, Saharako emakumearen istorioa. Bestalde, brotxeak egingo dira herriko taberna eta dendetan banatzeko.

Martxoaren 9an, Albizturko ostatuan, belaunaldi ezberdinetako emakumeen afaria egingo dute. Izen ematea martxoak 7 baino lehen egin behar da ostatuan bertan.

Bestalde, martxoaren 10ean, 19:30ean, Mirarikeriak “komilla tartin” bakarrizketa, Mirari Martiarenaren eskutik. Errezilgo Borondegin egingo da. Ondoren Afaria Borondegin bertan egingo da, eta Saiaz Mankomunitateko emakume guztiak daude gonbidatuta. Izena emateko, martxoak 7a baino lehen.

Jarduerak Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateak, eta Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolak eta kultur eragileek antolatu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!