Eusebio Pascualek irabazi du XV. Aiztondo Klasika

Irati Saizar Artola 2018ko martxoaren 4a

Alkizan hasi eta Larraulen amaitu da XV. Aiztondo Klasika, Patxi Alkorta Oroimenezkoa. Goiz osoan zehar eskualdeko herrietan barrena ibili dira txirrindulariak. 

Alkizatik abiatu eta 141 kilometro txirrinduaren gainean egin ostean amaitu dute Larraulgo plazan XV. Aiztondo Klasika. Afizionatu mailako Espainiako Koparako froga puntuagarria zen. Mutua Levante taldeko Eusebio Pascual izan da Larraulgo helmugan zegoen marra zeharkatzen lehena; atzetik zuen Carlos Cobos, Caja Rural taldekoa, eta hirugarren postua lortu du Juan Pedro Lopez Polartec taldeko txirrindularia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!