M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Pausoz pauso, aldarrikapena eta festa uztartuz

Irati Saizar Artola 2018ko martxoaren 4a

Inoiz izan den parte hartzaile kopuru handiena bildu da Donostian 29. Lilatoia korritzeko asmotan. Tolosaldeatik bi autobus atera dira; bata, Ibarratik, bestea, Asteasutik. 

Egun berezia gaurkoa. 6.000 emakume inguru bildu dira korri egiteko zapatilak jantzi eta berdintasunera bideratutako bost kilometroak osatzeko asmoz. Lehia alde batera utzita, aldarrikapena eta festa uztartu nahi izan dituzte. Asteasutik eta Ibarratik bi autobusetan joan dira hainbat herritar Donostiara. "Emakumeak hor gaudela ikusteko balio dezala", adierazi du Ibarrako Kaxkubi emakume taldeko kide batek. "Garrantzitsua da emakumeon arteko sareak osatzeko horrelako ekimenak egitea". 

Ikusi Lilatoiak utzi dituen irudiak, Irutxuloko Hitzaren eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!