M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Eskualdeko emakumeak 29. Lilatoian, ikusgarri

Ataria 2018ko martxoaren 2a

Igandean, 10:30ean Donostiako Boulevardetik abiatuko da lasterketa eta 6.000 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Bertan izango diren Tolosaldeko korrikalariek beren argazkiak zabaldu ahal izango dituzte ATARIAren bidez.

Facebook, Twitter nahiz Instagram sare sozialetan TOLOSALDEKO ATARIAri lotura eginez euren bizipenak partekatzeko aukera izango dute igandeko lasterketan parte hartuko duten emakumeek.

Bidali zure argazkiak. Partekatu zure irudiak ATARIAko gainerako erabiltzaileekin eta hemen ikusi ahal izango dituzu, igandean, igotako gainerako argazkiekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!