Unai Arroyok irabazi du Hernaniko Sagar Lasterra lasterketa

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 26a, 09:29
Argazkiak: Urumeako Kronika

Eskualdekoak dira lehen 12 sailkatuetatik bost; Lourdes Colomo zizurkildarra bigarren izan da emakumeen artean.

Ia 300 parte hartzaileren artean, Unai Arroyo tolosarra eta Amaia Bernal oñatiarra izan ziren azkarrenak, Hernaniko Sagar Lasterra lasterketan. 277 korrikalari iritsi ziren helmugara, horietatik asko, eskualdekoak.

Arroyok 28 minutu eta 27 segundo behar izan zituen ibilbideko 8,9 kilometroak osatzeko. Raul Gomez lasartearrak eta Ibai Alba hernaniarrak osatu zuten podiuma. Hain zuzen, podium postuetatik gertu izan ziren Ander Garin alegiarra –bosgarren– eta Aritz Garin billabonatarra –seigarren–. Arroyok baino minutu bat gehiago behar zuten helmugara iristeko. Garikoitz Arregi zizurkildarra zortzigarren izan zen, ia bi minutura, eta Iker Manso tolosarra, hamabigarren. Lehen 12 postuetan, beraz, eskualdeko bost korrikalari sailkatu ziren.

Irudian, Aritz Garin.

Emakumeen sailkapenean, berriz, Amaia Bernal izan zen lehena, eta bigarren egin zuen Lourdes Colomo zizurkildarrak, irabazlearengandik 40 segundora (35:54). Iosune Alberdi berrobitarra, aldiz, bosgarren izan zen, 40:29ko denbora eginda.

Tolosaldeko korrikalari asko izan ziren larunbatean Hernanin. Jarraian gainerakoen sailkapenak:

27. Unai Manso altzotarra (33:23)
39. Garikoitz Balerdi orexarra (34:37)
43. Mikel Arsuaga billabonatarra (34:58)
56. Gregorio Plazaola berrobitarra (35:35)
62. Jose Luis Arrate zizurkildarra (35:54)
126. Beñat Ezeiza asteasuarra (40:03)
127. Sinoe Sanz billabonatarra (40:03)
128. Miguel Angel Gonzalez billabonatarra (40:03)
154. Iñigo Aurkia berrobitarra (41:50)
198. (19) Arantxa Garin berrobitarra (44:57)
213. Andoni Lizaso tolosarra (46:12)
225. (26) Igone Lasa berrobitarra (47:10)
246. (38) Maite Arrospide zizurkildarra (50:11)
247. Asier Aginaga zizurkildarra (50:11)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!