Amezketa eta Alegia, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunorde

Ataria 2018ko otsailaren 20a

Amezketak Antzuolaren aurka galdu zuen alebin nesken finala; infantilen mailakoan, Donostia Alegiari nagusitu zitzaion.

Ataunen jokatu ziren Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren nesken eskuz binakako finalak. Antzuola, Donostia eta Antzuola-Zestoako taldeek irabazi dute txapelketa.

Lehenak Amezketaren aurka nagusitu ziren, alebinen mailako finalean; Donostiakoek Alegiaren kontra irabazi zuten, infantilen lehian; eta Antzuola-Zestoa taldeak, azkenik, Oñati-Andoain taldearen kontra, kadeteen finalean.

1. Eskuz binaka neskak, alebinak:
ANTZUOLA (Ane Fidalgo-Leire Galeano) 16 /
AMEZKETA (Garazi Alkain-Janire Goñi) 5

2. Eskuz binaka neskak, infantilak:
DONOSTIA (Eider Goikoetxea-Mirian Arraiza) 16 /
ALEGIA 2 (Ane Ugartemendia-Aisha Etxeberria) 12

3. Eskuz binaka neskak, kadeteak:
OÑATI-ANDOAIN (Uxue Oses-Nora Mendizabal) 3 /
ANTZUOLA-ZESTOA (Nagore Galeano-Naroa Agirre) 16

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!