Giro politarekin emango diogu hasiera, baina, orduek aurrera egin ahala gauzak aldatzen joango dira. Arratsalde erditik aurrera haizeak ipar mendebaldera egin eta zerua estaliko da, zaparradaren bat bota ahalko duelarik.
Larunbatean eguraldi kaxkarra espero da. Egunaren lehendabiziko orduetan euri zaparradak botako ditu, eta arratsaldeko lehen orduetatik aurrera atertzera egingo du. Tenperaturak behera egingo du.
Igandean eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu, hori bai, hotza egingo du. Astelehenean, jarraipena izango du goizean hotzarekin eta giro eguzkitsuarekin. Joerari dagokionez, eguraldi egonkor eta eguzkitsuak ziango ditugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?