Tolosaldeko pentsiodunen elkarteek bat egingo dute AGIJUPENSen deialdiarekin

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 16a

Otsailaren 22an elkarretaratzea izango da, Donostian, pentsio duin eta parekideak eskatzeko; autobusa antolatu dute bertaratzeko.

Tolosako eta Ibarrako Iturriza, Harizpe, Beti-Gazteak, Duintasuna eta Bizi-Nahi erretirodun eta pentsiodunen elkarteek bat egingo dute, datorren otsailaren 22an, AGIJUPENS Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak deitutako elkarretaratzearekin.

Elkarretaratzea autobus geltoki zaharrean izango da, Amara auzoan. Horrela, Tolosatik haraino bertaratzeko autobusak antolatu dituzte, 10:30ean, San Frantzisko elizaren aurrean. Izen-ematea hilaren 21ean amaituko da, eta Harizperen, Iturrizaren, Beti Gazteak-en eta Bizi Nahiren egoitzetan egin ahal izango da. Bidaia doakoa izango da.

Bestak beste, hiru eskaera nagusi plazaratzera bertaratuko dira. Batetik, pentsioen igoera duinak nahi dituzte, eta murrizketak salatu; bestalde, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ere eskatu nahi dute eta, azkenik, Pentsio eta Gizarte Segurantza sistema propio bat galdegingo dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!