Finala jokatuko den pilotalekuan egin dute aurkezpena, gaur eguerdian, Pilotabizi antolatzaile taldeko bi kidek: Iñaki Zabalak eta Iñaki Perez de Eulatek. Bertan, pilota elkarteen eta finalaren xehetasun guztiak azaldu dituzte. Horrez gain, hainbat omenaldiren berri eman dute, eta oroigarriak ematen, Juan Martinez de Irujo eta Jokin Altuna izango direla azaldu dute.

