Ikastetxeetan ere inauteriekin bat

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Lehertu da festa Tolosan, eta inauteriekin bat eginez ikastetxeetan ere mozorroak prestatu dituzte. Anoetako Herri Ikastolan atzo iluntzean egin zuten inauterietako jaialdia, eta Tolosako Laskorain ikastolan eta Samaniego zein Herrikide ikastetxeetan, Ibarrako Uzturpe ikastolan eta Albizturko Eskolan gaur mozorrotu dira.

Azken asteetan ibili dira ikasleak, mozorroak prestatzen eta dantzak egin eta gero, txistorra pintxoak dastatzeko aukera ere izan dute. Ez dira horiek jaia egin duten ikastetxe bakarrak dena den, herri askotan egin baitituzte. Villabonako ikastetxeetako ikasleak, arratsaldean bildu dira Olaederra frontoian jaialdia egiteko.

Eskola batzuetan biharko utzi dute jaialdia, Aduna, Alkizan, Asteasun eta Zizurkilen esaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!