Santa Agedari kantuan

Ataria 2018ko otsailaren 4a

Makila hotsek hartu dute lekua eskualdeko herri bat baino gehiagotan. Santa Ageda bezpera den honetan, eskean atera dira etxez etxe herritarrak. 

Kantuan eta makil batekin lurrari joka aritu dira hainbat herritan Agata Cataniakoaren omenez. Besteak beste, Ibarran, Asteasun, Berrobin, Tolosan, Zizurkilen, Anoetan, Altzon, Adunan, Bidania-Goiatzen, Albizturren, Alegian eta Ikaztegietan izan da santa eskean kantatu ohi diren koplak entzuteko aukera. 

Alegiako argazkiak: Ibon Azpilikueta

Adunako argazkiak: Xabier Ariznabarreta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!