Hemen dira inauteriak

Ataria 2018ko otsailaren 2a

Iritsi dira kaldereroak eskualdera. Hungariako ijitoen ardura izaten da inauteriak badatozela iragartzea, eta ederki bete dute egitekoa. Anoeta, Irura eta Ibarran aritu dira kaldereroak lapiko eta zartaginak astintzen.

Zizurkilen ere Pedro Mari Otaño ikastetxekoak izaten dira kaldereroen konpartsa antolatzen dutenak, baina aurten bertan behera utzi dute eguraldia dela eta.

Tolosara bihar iritsiko dira ijitoak eta jada batek baino gehiagok hasi duen atzera kontaketa bizkortuko dute. 10:30ean aterako dira erraldoi eta buruhandien konpartsa dultzaineroen laguntzarekin, Plaza Zaharretik, eta 12:00etan aterako da Aiz-Orratz txaranga. Haur jaialdia ere bihar izango da, 12:30ean Leidorren eta 19:00etan hasiko da Urdiña Txiki elkarteak antolatzen duen Kaldereroen Konpartsa. 23:30ean irtengo da Incansables txaranga. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!