Tolosaldea Bus Greba

Inauterietako gaueko autobus zerbitzua kolokan

Ataria 2018ko otsailaren 1a

Tolosaldea Buseko langileek urtarrilaren 27an greba hasi zuten eta otsailaren 18ra arte luzatuko dute. Zerbitzu minimoak, %30ekoak, izango dira lineako zerbitzuetan eta hiribusean, baina langileek inauterietako gaueko autobus zerbitzua ez dute zerbitzu minimo gisa ikusten, beraz greba mantenduko dute.

2014. urtetik lan hitzarmenik ez dute berritu eta enpresa arloko hitzarmena nahi dute langileek euren baldintzak hobetzeko. Hitzarmen berria adosteko eskera egin zioten enpesako zuzendaritzari, baina erantzunik jasotzen ez zutela ikusita grebara jo zuten.

Tolosaldea Buseko langileek eskualdeko 28 herritan udal arduradunekin bilerak egiteko eskaerak sartu dituzte aste honetan eta gaur goizean bildu dira Tolosako udaletxean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariekin. Ana Alkorta, ELA sindikatuko kideak azaldu duenez, "alkateak enpresarekin hitz egiteko konpromisoa hartu du, gurekin negoziatzera eseri dadin. Konflikto honekin bukatzeko aukera bakarra hori da". Bilera "ongi" joan dela esan dute Tolosaldea Buseko langileek.

Enpresa negoziatzera esertzen ez den bitartean, langileek grebari eutsiko diote. Beraz, eta inauteriak baino lehen mugimendurik egiten ez bada, gaueko zerbitzurik ez du eskainiko Tolosaldea Busek. Langileek ez dute festa egunetako gaueko zerbitzua, zerbitzu minimo bezala kontsideratzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!