Aisialdi Taldeak, inauterietarako prest

Irune Alfonso 2018ko urtarrilaren 31

Aisialdi Taldeak denbora luzez izan dira inauterietako koreografiak prestatzen. Azken ukituak emango dituzte datorren asteburuan, Astelenita egunean azken hilabetotako lana plazaratzeko.

Atsedena

200 pertsona baino gehiago batuko dira Astelenitan, eta estralurtarrez eta astronautez mozorrotuko dira.

Kazkabarra

400 haur eta 100 heldu izango dira aurten, eta zirkua hautatu dute gai gisa. Zirkuaren baitako pertsonaien mozorroak bildu dituzte.

Kirikiño

400 pertsonak hartuko dute parte aurten. Marrazki bizidunen munduan murgilduko dira: Edurne zuri eta zazpi ipotxez mozorrotuko dira aurten.

Ttenttek

100 pertsonako taldea egin dute, eta Star Wars pelikula ezaguneko pertsonaien mozorroak egingo dituzte.

Txiribitu

Ibarrako Txiribitu taldek 210 pertsona bildu ditu aurtengo inauterietarako, eta beraien logoan oinarritutako mozorroak prestatu dituzte aurtengorako.

San Bernardo

Euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako mozorroekin aterako dira, 40 pertsona inguru.

[Astelenita egunean bertan, argazki eta bideo guztiak ikusgai ataria.eus-en]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!