Lau jardunaldiren faltan, gauzak estu

Ataria 2018ko urtarrilaren 30a

Lehen Mailako Binakako Txapelketaren ligaxka amaitzeko lau jardunaldi falta dira. Jokin Altuna, Martija atzean duela, bigarren postuan dago sailkapenean, baina aldeak erabat estutu dira asteburuan.

Lau bikotek bakarrik egingo dute aurrera ligaxka amaitzean, eta bosgarrena, Urrutikoetxea-Untoria, garaipen bakarrera dituzte Altuna III-Martijak. Hurrengo jardunaldian, hain justu, elkarren aurka jokatuko dute. Partida otsailaren 2an larunbatean jokatuko da Idiazabalen, 18:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.
Promozio Txapelketari dagokionez, eskualdeko pilotariak bosgarren eta zazpigarren postuetan agertzen dira. Asteburuan atzera egin dute bi bikote titularrek. Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrak, aldiz, ordezko bezala jokatu zuen Gorkarekin, partida galduz.

Binakako esku pilota txapelketak

Lehen Maila
10. jardunaldia

Elezkano II-Rezusta    22    Altuna III-Martija    12

Sailkapena
1. Elezkano II-Rezusta    8-2
2. Altuna III-Martija       6-4
3. Olaizola II-Imaz         6-4
4. Ezkurdia-Zabaleta       5-5
5. Urrutikoetxea-Untoria  5-5
6. Laso-Albisu                 4-5
7. Irribarria-Merino II      4-5
8. Bengoetxea VI-Larunbe 2-8

Hurrengo jardunaldia
Urrutikoetxea-Untoria
Altuna III-Martija


Promozio Txapelketa
4. jardunaldia
Gorka- Urretabizkaia II    12
Dario-Irusta                    22


Peña II-Erasun    18    P. Etxeberria-Jaunarena    22
Agirre-Iturriaga    22    Errandonea-Tolosa    13

Sailkapena
1. Agirre-Iturriaga            4-0
2. Ugalde-Erostarbe          3-1
3. Etxeberria-Jaunarena    3-1
4. Dario-Irusta                 3-1
5. Peña II-Erasun             2-2
6. Bakaikoa-Etchegoien    1-3
7. Errandonea-Tolosa       0-4
8. Gorka-Salaverri           0-4


Hurrengo jardunaldia
Gorka-Salaverri
Errandonea-Tolosa


Dario-Irusta
Peña II-Erasun

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!