Amaia Aizpurua eta Aritz Maiza, garaile

Ataria 2018ko urtarrilaren 17a

Argazkia: Oinkari

Oinkari Dantza Taldeko dantzariek Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako lehen kanporaketak irabazi dituzte.

Larunbatean Legazpiko Latxartegi Aretoan jokatu zen txapelketa, eta Oinkariko 13 dantzarik hartu zuten parte.

VI. Gazteen Soinu Zahar txapelketako lehen kanporaketan, Amaia Aizpurua zizurkildarra izan zen garaile, Naroa Otxoa eta Ane Arrizabalagaren aurretik. Horrez gain, Naroa Legarra, Maren Goya, Iraia Cambra, Leire Arratibel, Aiara Altuna, Alaia Santano, Naiet Jauregi eta Irati Madera billabonatarrek, eta Maria Ansa anoetarrak dantzatu zuten. Legazpiko Goiz Deia Txistulari taldeak jotako Ehun Dukat eta Zortzikoa abestiekin batera dantzatu zuten.

24. Gipuzkoako Haurren Aurresku Ligan, berriz, mutilen artean Aritz Maiza alegiarrak erakustaldia eman eta onena izan zen. Andoni Zumeta larrauldarrak, berriz, hirugarren egin zuen. Joanes Zubia ibartarrak ere hartu zuen parte txapelketa honetan. Desafioa-Aurkez Aurkez eta Txakolin abestiekin dantzatu zuten dantzari guztiek.

Igandean, bigarren kanporaketa jokatuko da Amasa-Villabonako Gurea Antzokian, 11:00etatik aurrera, Oinkari Dantza Taldeak antolatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!