Guztira hamalau autobus abiatu dira Bilboko manifestaziora Tolosaldetik

Ataria 2018ko urtarrilaren 13a

Arratsaldean 13 autobus atera dira, Anoeta-Irurarik 2, Tolosatik 2, Ibarratik 1, Berastegi-Berrobitik 1, Villabonatik 1, Zizurkil-Asteasutik 1, Alegialdetik 1, eta Orexa-Lizartza-Leaburu-Txarama-Gaztelutik 3. Goizean beste bat abitatu da Villabonatik, Tolosako eta Villabonako herritarrekin. Izan ere, aurten egun osorako egitaraua prestatu dute.

Aurten Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean antolatu du Sarek manifestazioa Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sarek Bilboko kaleak mobilizazio gune bilakatzea nahi du, "bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen islada" izan dadin eta gizartea "gatazkaren konponbidearen eragile" bilakatu dadin. 17:30ean hasiko da manifestazioa, Casillatik. «Milaka pertsona elkartu dituen leloa da, eta guztiok helburu baten inguruan elkartu gara: giza eskubideak, konponbidea eta bakea», esan du Sarek aste honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!