Zazpi Iturri final-laurdenetara, kluben arteko txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urtarrilaren 8a

Argazkia: pilotabizi.com

Markinaren aurkako jokatutako hiru partidak irabazi zituzten eskualdeko pilotariek, asteburuan

Aurrera doa kluben arteko pilota txapelketa, eta eskualdeko pilotariak bikain ari dira. Asteburuan, Zazpi Iturrik hurrengo fasera pasatzea lortu du, Markinaren aurka 0-3 irabazi eta gero. Horrela, urtarrilaren 20an ariko dira, Erreka taldearen aurka, final-laurdenetan.

Lau t´erdian 18-8 irabazi zion Zubiriak Zugadiri. Buruz buru, berriz, Egiguren gailendu zitzaion Arrizabalagari, 18 eta 11. Azkenik, binaka, Labaka-Aizpuru bikoteak 22-13 irabazi zion Labaka-Pujana bikoteari. 

Bestalde, Aurrera-Tolosa ere final-laurdenetan murgilduko da lehian. Hernaniren aurka jokatuko du, igandean, 17:30ean Idiazabalgo pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!