Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du euriteak direla eta

Ataria 2018ko urtarrilaren 5a

Urtarrilak 6ko 00:00etatik 24:00etara bitarte ezarri du alerta laranja Gipuzkoa osoan. EAE barrualdean ere, 700 metroko altueratik gora dauden eremuetan elurteekin arretaz ibiltzeko gomendioa egin du.

Euskalmet agentziaren arabera, etengabeko prezipitazio indartsuak espero dira biharko, iparraldeko haize fronte batek eraginda. Hori dela eta, Gipuzkoa osorako alerta laranja ezarri du Segurtasun Sailak. 24 orduko epean, metro karratuko 80 litro ur pilatu daitezkeela ohartarazi du. Igande arratsalderako eguraldiak hobera egitea aurreikusi du Euskalmetek.

Bitarte horretan, "segurtasunez" jokatzeko deia zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Arreta Zuzendaritzak. Hainbat gomendio luzatu dituzte:

  • Ez utzi autorik eremu lehorretan, ezta ibai ertzeetan ere.
  • Autoak erretiratu baltsak sor daitezkeen lekuetatik, hala nola, inundatzeko arriskua duten garajeetatik.
  • Ekidin garaiera handiko eremuetako errepideak.
  • Aukera izanez gero, erabili errepide nagusiak eta autobideak. Ikusgarritasun arazoak izanez gero, utzi autoa leku seguru batean.
  • Mendi irteerak eta kanpaldiak ekidin.
  • Edozein larrialdiren aurrean, deitu 112ra.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!