Ana Alkorta ELAko ordezkariak TOLOSALDEKO ATARIAriazaldu dionez, "egoera eskasa" dute langileek: "Lau urte daramatzate hitzarmenik sinatu gabe. Eta soldata baxua da lan-baldintzak eta egutegia kontuan hartuta. Astelehenetik igandera egiten dute lan, eta jai egun askotan ere lan egin behar izaten dute", dio.
Abenduan, negoziazio garaian, hainbat elkarretaratze egin zituzten Tolosan, bizi zuten egoeraren berri emateko. Enpresak "ezezkoa" eman zien beren eskakizunei, "hitzarmen probintziala negoziatzearen aldeko hautua" egin zutela argudiatuta. Nahikoa ez zela ikusita kalera irtetea erabaki zuten Tolosaldea Bus-eko langileek. "Ordutik hona ez da enpresaren partetik mugimendurik egon, eta abenduan aurreratu genuen bezala, greba egiteko erabakia hartu dugu", azaldu du Alkortak.
Modu horretara, datorren astelehen, astearte eta asteazkenean lanuzteak egingo dituzte. Astelehen eta asteazken goizean, auto karabanak egingo dituzte Tolosan zehar; eta asteartean, elkarretaratzea egingo dute San Frantzisko elizaren aurrean, 11:00etatik aurrera. Alkortaren esanetan, enpresako langile guztiek egin dute bat aldarrikapenekin.
Greba dela eta, Lurraldebusek %30eko gutxieneko zerbitzu iragarri ditu hainbat lineatan. Tolosako hiri autobusean ere izango du eragina grebak: