Harrobiko lanari, saria

Ataria 2018ko urtarrilaren 4a

Argazkia: Javi Urola

Tolosa CF-eko Izarne Sarasola ibartarra Espainiako futbol selekziotik deitu dute, 16 urte azpiko taldearekin entrenatzera joateko. TAKE saskibaloi taldeko Euken Huizi eta Beñat Etxeberria, berriz, Euskal selekzioarekin ari dira jokatzen egunotan.

Sarasola Madrilera joango da urtarrilaren 8tik 10era, Las Rozas futbol hirira. Ibartarrak aurten egingo ditu 16 urte, 2002. urtean jaioa izaki, eta Tolosa CF-ko lehen taldean jokatzen du, Euskal Ligan, erdilari postuan.

Bestalde, TAKE Saskibaloi taldeko bi haur deitu ditu Euskal Selekzioak, egunotan Valladoliden jokatzen ari den Espainiako selekzioen arteko txapelketa jokatzeko. Kadete mailako Euken Huizi eta infantil mailako Beñat Etxeberria tolosarrak joan dira. Gipuzkoako Selekzioarekin ere aritua da Etxeberria, eta jokatu dituen neurketetan maila izugarria erakutsi du. 

Tolosa CF-k eta TAKE-k nabarmendu dute selekzioen dei hauek "egunerokoan harrobiarekin egiten duten lanaren aitortza" direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!