[GUTUNA] Foro Feminista baten alde

Jesus Mari Penilla IbaƱez 2018ko urt. 3a, 16:27

Pasa den abenduaren 19an Tolosako kultur etxean bildutako tolosar batzuek gonbidatu nahi zaituztegu Tolosan elkarte berri bat sortzeko abenturara: emakumez eta gizonez osatutako eta genero-berdintasunaren alde lan egingo duen Foro Feminista.

Edozein eliza, alderdi, sindikatu, elkarte eta abarretatik aparte, non edukiko dugun feminista bezala pentsatzea, eztabaidatzea, lan egitea, nagusi den eta emakumea beti baztertzen duen matxismoaren kontra.

Matxismoa: Gizonezkoek emakumeekin duten nagusikeriazko jarrera.

Feminismoa:
1- Emakumearen aldeko doktrina soziala, emakumeei lehen gizonentzat erreserbatutako gaitasuna eta eskubidea ematen dizkiena.
2- Mugimendu bat, emakumeentzat eskatzen dituena gizonek dituzten eskubide berberak.

Matxismoa nagusitzen da gure gizartean ideologia menderatzaile gisa eta gure bizitza antolatzen du. Matxismoak denean du eragina. Gure buruak kolonizatzen ditu. Pentsamendua menderatzen du. Uste dugu horren kontra bat eginda lan egin behar dugula emakumeok eta gizonok. Mundu bidezkoago eta solidarioago, ... feministago baten alde.

Hedabideek ekartzen dizkiguten albisteek ikaratu eta hunkitu egiten gaituzte. Egin dezagun zerbait albiste horiek aldatzeko. Javier Cercas idazleak oraindik orain idatzi du: «Ez dut ulertzen nola mende askotako tratu txar eta esplotazio gupidagabeen ondoren emakumeek segitzen duten gu maitatzen eta zaintzen». Ez dezagun izan horrenbesteko mendetasunik emakumearen ontasunarekin.

Chimamanda N. Adiche idazle nigeriarrak dioen moduan: «Denok izan behar genuke feminista».
Liburuxka horretan hauxe dio: «Gaur eskatu nahi nuke has gaitezela plan bat amesten mundu desberdin bat izateko. Mundu bidezkoago bat. Mundu bat emakume eta gizon zoriontsuagoak eta beren buruarekin zintzoagoak dituena. Eta hasteko modua hauxe da: geure alabak beste era batera hezi behar ditugu. Baita geure semak ere».

Jesus Mari Penilla Ibañez
Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!