#AgurAtaria

Gaurko inuxentada biharko egia izan ez dadin

Ataria 2017ko abenduaren 28a

Gaur, abenduak 28, Inuzenteen Eguna baliatuta Tolosaldeko Ataria-k marketin kanpaina bat egin du. Ataria hil dela irudikatu du egia ez izan arren. Datu errealak baliatu ditu kanpaina osatu eta harpidetza digitala bultzatzeko, kontsumitzaile digitalak aktibatu nahian.

Eskerrak kanpaina hau aurrera ateratzen lagundu eta parte hartu duzuen guztioi. Berastegiko eta Tolosako antzerki taldeei, Udaberri dantza taldeko musikari eta partaideei, kolaboratzaileei, harpide eta ingurukoei.

Baita diruz laguntzen duzuen Atarikide, 28 udal eta gainerako erakunde guztiei.

Ikusi hemen agur ekitaldi hunkigarriko argazki galeria, eta #AgurAtaria kanpainak eman duena.

                                    

                                      

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!