[URTEKARIA] Bi egunetan eskualdea korrika

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko abenduaren 13a

Apirilaren 4an iritsi zen Korrika Tolosaldera. Otxandiotik (Bizkaia) atera eta ehunka kilometro eginda iritsi zen gurera.

Batzuk ez, askok  egin zuten bat euskararen aldeko aldarriarekin. Lekuko guztiak izaten dira berezi, baina badira nabarmentzen direnak ere, eta lehen egun hartan izan ziren batzuk; Tolosako Raku tabernarena, Laskorain ikastolarena edo Udaberri dantza taldearena, esaterako. Bigarren olatu bat ere egon zen eskualdean, berriz ere itzuli baitziren korrikalariak. Apirilaren 8an izan zen hori eta berezia izan zen benetan, izan ere, Ikaztegietatik sartu eta Amezketa zein Abaltzisketa ere pasa zituen, eta 28 urte ziren handik pasatzen ez zela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!