Eskualdetik Mari Muruak jantzi du txapela Emakumea Pilotari Txapelketako finaletan

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 23a, 20:15

Altzotarrak eta Irazustabarrenak 25-20 irabazi diote Ainhoa Garmendia alegiarrari eta Arrillagari. Bigarren mailako finalean Ainhoa Ontsalo alegiarrak Lasarterekin batera 25-21 galdu dute Etxegia eta Lopetegiren aurka.

Tolosako Beotibar frontoian jokatu dira finalak, ikusle ugariren aurrean. Mari Murura "oso pozik" zegoen txapela lortuta, lehenengo aldiz iritsi eta gero. "Partida oso urduri jokatu dut, txapelketan zehar baino okerrago", esan du Muruak. Ez dute partidarik galdu txapelketa osoan eta "presioarekin" atera dela esan du Muruak.

Ainhoa Garmendia hiru aldiz iritsi da finalera eta hiruretan galdu du. "Ni nahiko urduri atera naiz, ez dut kolpeetan asko gozatu. Ez dut uste huts asko egin ditudanik, baina ez dut asko gozatu", esan du. markagailuan hurbiltzen ziren bakoitzean, aurkariak gero alde egiten zutela azaldu du. "Ez dut uste partida ona izan denik. Opari dezente izan dira, eta Irazustabarrena dagoen aurrelaririk onena da eta edozein tokitatik sartu daiteke, eta ez genuen uste Muruak hainbeste jokatuko zuenik", esan du Garmendiak.

Ainhoa Ontsalo ere ez da guztiz gustura geratu partidarekin: "Hasieratik atzetik hasi gara eta horrela bukatu dugu. Batzuetan asmatu dugu, baina opari gehiegi egin ditugu". Txapelketaren bukaeran, finalerdian eta finalean, ligaxkan izandako emaitzen alderantzizkoa gertatu dela esan du, eta horrek erakusten duela nahiko parekatua izan da txapelketa. Aurrera begira Etxarriko txapelketan jokatzeko asmoa du Ontsalok.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!