'Hitzartu' aurkeztu dute

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko abe. 19a, 11:28

Asteburuan aurkeztu dute Hitzartu foroa, hainbat sindikatu, gizarte eragile eta norbanakoren aurrean.

Gipuzkoako hondakinen gatazkari konponbide adostu bat bilatzeko parte hartze prozesua izango du muinean, eta akordiora bidea berme guztiekin egin nahi dute sustatzaileek.

Horretarako, foro «irekia eta anitza» sortu nahi dutela azpimarratu zuten aurkezpen ekitaldian, hiru irizpide markatuz.

Batetik, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da Hitzarturen jarduna aurrera eramateko; parte hartze prozesu bat izango da. Bigarrenik, PIGRUG (hondakinen kudeaketa plan integrala) 2017-2030 idaztea izango dute helburu, gizarte-kohesioa, ingurumenarekiko errespetua eta Europako ingurumen araudia errespetatuz. Azkenik, Hitzartuk hiri hondakinen kudeaketa hitzarmen bat lortzea izango du helbururik behinena.

Guztia «seriotasunez» garatzeko, berme batzordea osatu dute, eta Garbiñe Biurrun tolosarra eta Bernardo Atxaga asteasuarra dira tartean. Hitzartu lanean hasiko da, 80.000 euroko finantziazioa eskuratzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!