Tolosaldea Bus Greba

Soldata igoera eskatuz, kalera irten dira Tolosaldea Bus-eko langileak

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 16a, 13:33

2014az geroztik ari dira ordainsaria negoziatu nahian eta, zuzendaritzatik erantzunik jaso ezean, greba egingo dute urtarrilaren 8, 9 eta 10ean. 

San Frantzisko elizaren atarian egin dute hitzordua, gaur, Tolosaldea Bus enpresako langileek. Tolosako autobus geltoki nagusia da, eta berau aukeratu dute, 2014az geroztik lortu nahian dabiltzana eskuratzeko: soldata igoera. 

Ana Alkorta ELAko ordezkariak azaldu duenez, "soldata baxua da lan-baldintzak eta egutegia kontuan hartuta". Besteak beste, jai egun askotan lan egin behar izaten dutela argudiatu du elkarretaratzea. Horrela, gaurko mobilizazioa lehen pausoa izan da, enpresako 26 langileen baldintzak hobetze aldera: "Gaurkoaren ondoren zuzendaritzaren erantzunik jasotzen ez badugu, datorren urtarrilaren 8, 9 eta 10ean greba egingo dugu".

Alkortak azaldu du langile guztiek egin dutela bat aldarrikapenarekin. Tolosaldea Bus enpresak eskualdean ematen du zerbitzu, bai Tolosan, eta baita inguruko zenbait herritan ere. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!