Bikain ziurtagiria jaso dute Anoetako, Ikaztegietako eta Irurako udalek

Ataria 2017ko abenduaren 14a

Igor Urreta, Miren Mendizabal, Bakarne Olano, Pello Estanga eta Ana Leunda, Bikain ziurtagiriarekin.

Eskualdetik lehenengo aldia da udalak aurkeztu direla Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jasotzeko, eta prozesu horretan parte hartu duten hirurek jaso dute. Lan horretan Uemak emandako laguntza nabarmendu dute.

Bilbon egindako ziurtagiri banaketan, Anoetatik Bakarne Olano euskara zinegotzia eta Pello Estanga alkatea izan dira, Ikaztegietatik Igor Urreta eta Miren Mendizabal zinegotziak, eta Iruratik Ana Leunda alkatea.

Bikain Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Ziurtagiria eskuratu ahal izateko erakundeak ebaluazioa jaso eta gainditu behar du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!