Lore Amenabar hirugarren Arrasaten

Ataria 2017ko abenduaren 11

Argazkia: Goiena

Maila gorenean aritu diren zazpi finalistetatik hiru gipuzkoarrak izan dira. Txapela Maria Zubimendi zumaiarrak partekatu du Neza Torkar esloveniarrarekin batera.

Abenduaren 7tik 10era ospatu da 25. Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa. Maila gorenean Gipuzkoako hiru soinu jotzaile aritu dira, tartean eskualdeko bi, Lore Amenabar irurarra eta Ane Urbizu tolosarra. Aurten sari nagusia bi akordeoilarik partekatu dute, Maria Zubimendi zumaiarrak eta Neza Torkar esloveniarrak. Hirugarren tokian sailkatu da Amenabar eta zazpigarren tokia bete du Urbizuk. Irurakoak 1.000 euroko saria jasoko du.

Ikusi hemen sari banaketako argazkiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!