Herri guztiak zakuan sartuta

Ataria 2017ko abenduaren 6a

Tripontzia Urteberriko Saria Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin jaiotako ekimena da, 60.000 euroko sari nagusiarekin. Eskualdeko herri guztietan salgai dago.

Tripontzia Urteberriko Sariak esparru anitzetako eragile eta dinamikekin bat egin eta norabide berean garatzeko proiektu bateratzailea eta irekia izan nahi du. Elkarrekin lanean, komunitate gisa zer egiteko gai garen erakusteko balio dezaketen proiektuak jarri nahi dira martxan eta Tripontzia zozketa horren adibide bat da.

Euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartuta eta elkarren arteko loturak estutzeko asmoarekin, Euskal Herriko lurraldeak eta diasporak osatuko dute zenbaki bakoitzeko zortziko seriea.

Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua gizarte erakundeen jarduna finantzatzeko erabiliko da. Tripontziako billeteak erosita erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu zein bizkortzeko egitasmoak lagunduko dira.

Bada zerbait irabazteko garaia lelodun zozketa 2018ko urtarrilaren 15ean egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!