Eskualdeko hainbat sagardotegi saritu dituzte Sagardo Forum lehiaketan

Ataria 2017ko abenduaren 4a

Sagardo Forum Nazioarteko sagardo lehiaketan zazpi domina irabazi dituzte Tolosaldeko hainbat sagardotegik, Euskal Herrian ekoiztutako sagardoen kategorian.

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, II. Sagardo Forum jardunaldiak egin zituzten azaroaren 24tik 27ra; sagarra, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak dira.  

Jardunaldien barruan, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa egin zuten eta mundu osoko dastatzaileek bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatu zituzten. Euskal Herrian ekoiztutako sagardoen barruan, urrezko domina lortu zuen Asteasuko Sarasola sagardotegiak. Adunako Aburuza eta Zabala sagardotegiek zilarra lortu zuten, eta Tolosako Isastegi eta Ikaztegietako Begiristainek bi lote aurkeztu zituzten; zilarrezko eta brontzezko domina bana lortu zituzten bi sagardotegiek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!